Azpeitiko Udalak, aurten ere, euskaratik hainbat hizkuntzatara itzuli du santioetako eta saninazioetako programa. Herrian euskara nagusi bada ere, beste hizkuntza batzuk ere erabiltzen dituzte herritarrek, eta 2022an hasitako bideari segituz, herrian gehien hitz egiten diren erdaretara itzuli dute jaietako argitalpena.
Gaztelaniaz, arabieraz, urduz, portugesez eta errumanieraz eskura daiteke jaietako programa honako lotura honetan. Gainera, egunotan herriko etxe guztietara banatu dute programa eta han ikus daitekeen QR kode baten bidez irakurri daiteke edukia hainbat hizkuntzatan.