Arratsaldean itxiko dute Umeen Egun Arroxan izena emateko epea

Maialen Etxaniz

Haujijijaiko kideak Umeen Eguneko izen-emateko mahaian.

Haujijijai festa batzordeak bi egunez jarri du postua plazan, eta gaur arratsaldean itxiko dute uztailaren 26ko Umeen Egun Arroxarako izen-ematea. Eguerdian 13:30era arte eta arratsaldean 17:00etatik 20:00etara egongo dira plazan.

Uztailaren 26an, igandez, ospatuko dute Umeen Egun Arroxa Haujijijai festa batzordeak antolatuta. Bertan parte hartzeko izen-ematea martxan egon da bi egunez, eta gaur arratsaldean itxiko dute horretarako epea. Hain zuzen, 17:00etatik 20:00etara egongo dira plazan Haujijijaiko kideak izen-emateak jasotzen. Haurrek egunean bertan jasoko dute kamiseta arrosa. 

Datozen egunetan jakinaraziko dituzte uztailaren 30eko herri bazkarirako txartelen salmenten, Bakailao Txapelketako eta Kuadrillen Arteko Olinpiadetan izena emateko egunak. 

 Umeen Egun Arroxako egitaraua: 

  • 13:30: Harrera, plazan. 
  • 14:30: Bazkaria, Azoka Plazan. 
  • 15:30: Jolasak, Alde Zaharrean barrena.
  • 17:00: Kalejira.
  • 17:30: Amaiera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide