Astebete aurreratuta ospatu dute Santio festa Done Jakue kalekoek

Nerea Uranga

Done Jakue kalekoen Santio festako bazkaria, gaur Frontoi Txikian. (Migel Angel Etxaniz)

Done Jakue kaleko bizilagunak nahiz bertan bizitakoak Santio festa ospatzen ari dira gaur. Frontoi Txikian bazkaldu ostean, dantzaldia egingo dute DJ batek girotuta.

Uztailaren 25a da Santio eguna, baina Done Jakue kalekoek astebete aurreratu dute festa eguna. Gaur, igandea, ospatuko dute Santio eguna. Done Jakueko bizilagunak edota bizi izandakoak bildu dira festan elkarrekin bazkaltzeko; denera, 52 herritar. Frontoi Txikian bazkaldu ondoren, DJ batekin dantzaldia izango dute.

Done Jakue kaleko bizilaguna den eta 100 urte dituen Pakita Egigurenek ere parte hartu du gaur Santio festan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide