Julen Lopetegi bederatzigarren, distantzia erdiko Europako Triatloi Txapelketan

Julene Frantzesena 2026ko uztailaren 20a

Julen Lopetegi triatloi proba batean.

Bero ikaragarriari aurre eginez, atzo jokatu zuten proba Bayolesen (Katalunia), eta Peñota taldeko kirolari azpeitiarrak bederatzigarren egin zuen gizonen proban. Haren taldeko Mikel Arrasate izan zen nagusi. 

Julen Lopetegik bederatzigarren egin du distantzia erdiko Europako Triatloi Txapelketan. Bero ikaragarriari aurre eginez, atzo jokatu zuten proba Bayolesen (Katalunia), eta tenperatura altuaren ondorioz, behar baino kilometro gutxiago egin zituzten partaideek; izan ere, antolatzaileek proba laburtzea erabaki zuten. Hain zuzen ere, 21 kilometro beharrean hamalau kilometro egin zituzten triatletek lasterka. 

Distantzia erdiko maratoiko kirolariek 1,9 kilometro egin zuten igeri, 83 kilometro bizikletaz eta hamalau kilometro korrika. Peñota taldeko Lopetegik lan bikaina eginda, bederatzigarren helmugaratzea lortu zuen.

Lopetegi bera ez ezik, haren taldekideak ere fin aritu ziren proban; izan ere, Peñota taldeko Mikel Arrasatek irabazi zuen urrezko domina gizonen proban. Hark hiru ordu, hamar minutu eta 38 segundo behar izan zituen proba bukatzeko.

Azpeitiarrak Iruñean lortu zuen Europako Txapelketan aritzeko txartela, joan zen maiatzean Espainiako Txapelketan bigarren eginda. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide