Hondarrezko eskultura tailerra egingo dute bihar goizez eta arratsaldez

Nerea Uranga

Aurreko urte bateko hondar eskultura tailerra. (Guka)

Andoni Bastarrika eskultoreak gidatuko du hondar tailerra. Matxinada plazan jarriko dute eskulturak egiteko txokoa.

Santioetako eta saninazioetako egitarauaren barruan, beste urte batez hondarrarekin eskulturak egiten ikasteko tailerra antolatu du udalak. Bihar, asteartea, izango da hondarrarekin irudiak egiten ikasteko aukera Matxinada plazan Andoni Bastarrika hondar eskultoreak gidatuta. Goizean eta arratsaldean izango da hondar eskulturak egiteko txokoa: 11:00etatik 13:00etara eta  16:00etatik 19:00etara artean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide