Ireki dute iazko zezenketei buruzko argazki erakusketa

Nerea Uranga

Saninazioetako zezenketei buruzko argazki erakusketa, Betharramen. (Nerea Uranga)

Azpeitiko Udalak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak elkarlanean antolatzen duten erakusketa Betharrametako aretoan dago ikusgai. Iazko zezenketetako hainbat irudi ikusi ahal izango dira uztailaren 29ra bitartean.

Atzo arratsaldean zabaldu zuten Azpeitiko Argazki Elkartekoek iazko San Inazio jaietako zezenketen inguruko argazki erakusketa. Azpeitiko Udalak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak elkarlanean antolatzen duten erakusketa Betharrametako aretoan izango da ikusgai uztailaren 29a bitartean.

2025ko saninazioetako zezenketetako argazkiak jarri dituzte ikusgai Betharram aretoan. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik erakusketa; asteburuetan eta jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide