Hondar eskultura tailerra egiten ari dira Matxinada plazan

Nerea Uranga

Andoni Bastarrika eskultoreak gidatuta parte hartu dute hainbat haur eta gaztek goizean hondar eskultura tailerrean. Matxinada plazan jarri dute tailerra egiteko txokoa. Arratsaldean ere egongo da tailerrean parte hartzeko aukera.

Santioetako eta saninazioetako egitarauaren barruan, beste urte batez hondarrarekin eskulturak egiten ikasteko tailerra antolatu du udalak. Gaur, asteartea, hondarrarekin irudiak egiten ikasteko txokoa jarri dute Matxinada plazan, eta hainbat haur eta gaztetxok sortu dituzte hondarrarekin irudiak, Andoni Bastarrika hondar eskultoreak gidatuta. Gaur arratsaldean  ere hondar eskulturen tailerrean parte hartzeko aukera izango da, 16:00etatik 19:00etara artean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide