Border collie arrazako sei txakur izango dira lehian igandeko artzain txakur txapelketan

Andoni Elduaien

Artzain bat, iaz, bere txakurrari aginduak ematen. (Andoni Elduaien)

Artxate elkarteak laugarrenez egingo du santioetako txapelketa, Olazko belardian. Guztira, sei artzainek eta horien txakurrek parte hartuko dute lehian, eta askotariko lanak egin beharko dituzte. 

Artxate elkarteak antolatuta, IV. Arraza Libreko Artzain Txakur Txapelketa jokatuko dute etzi, igandea, Olazko belardian (17:30). Guztira, sei artzainek eta txakurrek parte hartuko dute lehia horretan. Artxate elkarteak arraza libreko txapelketak antolatzen baditu ere, aurten lehiatuko diren sei txakurrak border collie arrazakoak izango dira. 

Aretxabaletako (Gipuzkoa) Asier Dacosta artzaina eta Zeru txakurra, Galdakaoko (Bizkaia) Bittor Bengoetxea eta Pupi, Markina-Xemeingo (Bizkaia) Igor Elordi eta Tobi, Urretxuko (Gipuzkoa) Iñaki Irigoras eta Thor, Aizarnazabalgo Manuel Gorriti eta Turbo, eta Azpeitiko Pello Segurola eta Jak izango dira Olazko belardian lanean. Epaile lanetan, berriz, Narrondoko Mikel Garaiar eta Azpeitiko Mikel Garate arituko dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide