Erabakita daude Cesar Valverderen omenezko pilota txapelketako finalak

Nerea Uranga 2026ko uztailaren 23a

Ilunpe pilota elkarteko pilotari bat Izarraitz pilotalekuan. (Andoni Elduaien)

Zapatuan, Santio egunez, jokatuko dituzte Cesar Valverderen omenezko pilota txapelketako finalak, 10:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan. Benjamin aurrekoetatik infantiletara arteko bederatzi final jokatuko dituzte Ilunpe pilota elkarteko pilotariek.

41. Cesar Valverde pilota txapelketako finalak aste honetan erabakita gelditu dira, finalaurrekoak jokatu ondoren. Pilota txapelketaren finalak, ohi bezala, Santio egunez, larunbatean jokatuko dituzte Ilunpe pilota elkarteko pilotariek, 10:00etan, Izarraitz pilotalekuan.

Denera, bederatzi final jokatuko dituzte benjamin aurrekoetatik hasi eta infantilera arteko pilotariek. Benjamin aurrekoetan, benjaminetan eta kimuetan banaka nahiz binaka jokatuko dituzte finalak. Honakoak dira larunbatean jokatuko dituzten finalak:

Benjamin aurrekoak:

  • Iker Morales vs Izei Garmendia.
  • Xanti Labaka-Julen Sagarzazu vs Unax Larrañaga-Oihan Odriozola.

Benjaminak:

  • Aratz Azkoitia vs Patxi Berasategi.
  • Haritz Amenabar-Xabat Otaegi vs Xuban Irureta-Lukas Bastida.
  • Mikel Gurrutxaga vs Xabier Aizpuru.
  • Xanti Garitaonaindia-Ibon Huegun vs Mathias Ceron-Unax Urkizu.

Kimuak:

  • Oihan Uranga vs Xabat Goenaga.
  • Enaitz Saizar-Aetz Imaz vs Eki Martinez-Urritz Aizpuru.

Infantilak:

  • Aitor Eraso vs Xuban Arandia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide