Festetan eta abuztuan hondakin komertzialen bilketak aldaketak izango ditu

Nerea Uranga 2026ko uztailaren 23a

Hondakin komertzialarentzako edukiontziak.

Santio egunean nahiz saninazioetako hiru festa egunetan 09:00etan hasiko dute hondakin komertzialen bilketa. Abuztuaren 3tik 28ra, berriz, bilketa guztiak goizez egingo dituzte, 10:00etan.

Santio egunean eta saninazioetan hondakin komertzialen bilketan aldaketak izango dira jakinarazi du Urola Erdiko Mankomunitateak. Santio egunean, hilaren 25ean, hondakinen bilketa aurreratu egingo dute, eta 09:00etan hasiko dira biltzen. Saninazioetan –uztailak 30, 31 eta abuztuak 1– honakinen bilketa goizez egingo dute, 09:00etan hasita.

Abuztuaren 3tik 28ra, berriz, hondakin guztien bilketa goizez egingo dute, 10:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide