Santioetako eta saninazioetako egitarauaren barruan, Umeen Eguna ospatzen ari dira gaur Azpeitian. Goizean erraldoiek hartu dute herria, baina eguerdi parterako, hezur-haragizko haurrak eta gaztetxoak egin dira plazaren jabe. 250 bat ume batu dira guztira, denak ere kamiseta arrosak soinean zituztela, eta Azoka Plazan hartu dute aterpea, han egin dutelako bazkaria. Sabela beteta eta indarrak hartuta, jolasean igaro dute arratsaldea. Hain zuzen ere, taldeetan banatuta, era askotako jolasak egin dituzte Alde Zaharrean barrena.