Xabat Martinek irabazi du 46. Inazio Deuna saria

Aitziber Arzallus

Andoaindarrak (Gipuzkoa) 1.32.23 denbora behar izan du 58 kilometroko ibilbidea egin eta helmugan sartzeko. Julen Castera sailkatu da bigarren, eta Pablo Alvarez hirugarren, biak ala biak irabazlearengandik minutua pasatxora. 

Inazio Deuna txirrindularitza saria jokatu dute gaur, igandea, Azpeitian. Lagun Onak txirrindulari elkarteak antolatu du kadeteen mailako lasterketaren 46. edizioa,, eta berrikuntza nabarmenik gabe, aurreko urteetakoen ezaugarri berdintsuak izan ditu proba. Txirrindulariak 16:15ean abiatu dira Perez Arregi plazaren ondotik, ia-ia leku berean helmugaratzeko, tartean estoatik, Iraetatik, Arroatik eta Aizarnatik igarota eta 58 kilometroko ibilbidea osatuta.

Xabier Martin Andoaingo Txirrindulari Eskolako kidea nagusitu da gaurko proban, 1.32.23 denbora eginda. Haren atzetik, minutu bat eta hiru segundora, lau txirrindulariz osatutako taldetxoa sartu da helmugan. Laurei denbora bera hartu dieten arren, VC Navais taldeko Julen Castera ageri da sailkapeneko bigarren lekuan; eta Gran Canaria Bike Team taldeko Pablo Alvarez hirugarrenean. Taldekako sailkapenean, Cafe Dromedario-Flotament taldeak lortu du lehen postua. 

Lotura honetan ikus daiteke sailkapena osorik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide