Udal Musika Bandak plaza jendez leporaino bete zuen atzo arratsaldean, saninazioen atarian urtez urte eskaintzen duen kontzertuarekin. Kioskoaren aurrean propio kontzerturako jarritako aulkietan ez ezik, udaletxearen aurrean ere herritar ugari elkartu ziren pasodoble doinuak entzuteko. Gainera, terrazetan nahiz Azoka Plazaren aurreko eskaileretan zen jendearen arreta ere bereganatu zuten bandako musikariek.