Iñaki Irigoras urretxuarra eta haren Thor txakurra izan ziren nagusi atzo, IV. Arraza Libreko Artzain Txakur Txapelketan. Olazko belardian jokatu zuten lehia sei artzainek eta txakurrek atzo arratsaldean, Artxate elkarteak antolatuta, eta ikusmina piztu zuen hitzorduak. Izan ere, dozenaka herritar elkartu ziren zelaiaren luze-zabalean.
Irigorasek eta Thor txakurrak batu zituzten puntu gehien atzokoan: 288 puntu. Haien atzetik sailkatu ziren Aizarnazabalgo Manuel Gorriti eta Turbo txakurra (179 puntu) eta Galdakaoko (Bizkaia) Bittor Bengoetxea eta Pupi txakurra (141 puntu).