Imanol Pradales lehendakaria ez da Azpeitian izango aurtengo San Inazio jaietan ere. Abuztuaren 1ean, San Inazio bigarrenez, etorri ohi dira hainbat agintari Azpeitira, zehazki Loiolara; udal ordezkariek harrera egiten diete Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko nahiz Gipuzkoako Batzar Nagusietako kideei, basilikaren atarian.
Dena den, iazko gisan –Boiseko Jaialdian izan zen iaz–, aurten ere ez da herrian izango lehendakaria. Pradales 2024an izan zen lehen aldiz eta azkenekoz Loiolan, lehendakari kargua hartu eta gutxira.