Hilaren 30eko herri bazkarirako oraindik izena eman gabe dauden horiek, bihar, asteartea, izango dute azken aukera. Haujijijai festa batzordeko kideek mahaia jarriko dute plazan, goizez eta arratsaldez; zehazki, 11:30etik 13:30era eta 17:00etik 20:00etara.
Bazkarirako eskumuturrekoaz gain, kamiseta eta zapi arrosak eskuratzeko aukera ere egongo da udaletxeko arkupeetan egongo den mahaian. Herri bazkarirako txartelak 10 euro balioko du, kamisetak 5 euro eta zapiak 3 euro.