Oinatz elkarte animalistak deituta, aurten ere zezenketen aurkako elkarretaratzea egingo dute. Hain zuzen ere, uztailaren 31n, San Inazio egunez egingo dute protesta, 17:30ean hasita, zezen plazaren atarian. Zuretzat festa da; beretzat heriotza lelopean elkarretaratuko dira. "Azaldu, beraien ahotsa gara eta", adierazi dute elkarteko kideek.