Herria festetara egokitzeko lanetan buru-belarri ari dira

Aitziber Arzallus 2026ko uztailaren 28a

Txosnagunea muntatzeko lanak bukatuta zituzten gaur eguerdirako, eta Done Jakue kaleko zezen plaza eramangarria ere prest dago jada bigantxak, zezen txikiak eta dozenaka herritar hartzeko. 

Saninazioen hasierako txupinazorako 48 ordu baino gutxiagoren faltan, herriko zenbait gune festetarako egokitzeko lanetan buru-belarri ari dira udal langileak, Haujijijai festa batzordeko kideak eta beste hainbat lagun.

Esate baterako, Azoka Plazaren atzealdean Txosnagunea muntatzeko lanak bukatu samartuta zituzten gaur eguerdirako, eta orduantxe hasi dira edari banatzaileak kamioiak iristen, hozkailuak betetzeko ezinbesteko materialarekin. Ostegun arratsaldean, 17:00 aldera, irekiko dute Txosnagunea, eta urtero bezala, jolasak egingo dituzte. Horretaz gain, kontzertuak eta DJ saioak antolatu dituzte festetako hiru egunetarako.

Done Jakue kalean ere goizean hasi dira zezen plaza eramangarria muntatzen, eta itxitura bukatuta utzi dute arratsalderako, oraindik harmailak jartzea falta den arren. Han, ostegunetik igandera, egunero izango da bigantxekin eta zezen txikiekin saioren bat, eta egun batzuetan baita bi ere. 

Done Jakue kaleko zezen plaza, gaur arratsaldean. (Nerea Uranga)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide