Saninazioetan ere indarkeria matxistaren kontrako aldarria lau haizetara zabaldu nahi dute Urola Erdiko Itaiak eta Haujijijai festa batzordeak, eta horretarako, Indarkeria matxistaren aurka, kaleak hartzeko unea da lelopean, kalejira antolatu dute San Inazio egunerako. Izan ere, Itaiaren eta Haujijijjairen arabera, "jaietan emakumeen aurkako sexu erasoak eta bestelako eraso matxistak errealitate bat dira". 13:00etan plazatik abiatuta, Alde Zaharrean barrena egingo dute kalejira, eta herritarrei parte hartzera dei egiteko agerraldia egin zuten atzo arratsaldean.
Horretaz gain, Itaiako kideek atzo arratsaldean aurkeztu zuten jaietara begira landutako indarkeria matxistaren kontrako protokoloa ere. Txosnagunean txandaren bat egitekoak diren guztiei egin zieten Azoka Plazako lehen solairuko aretora azaltzeko deia, erasoen aurrean jokatzeko irizpideak garbi izan ditzaten. Dozenaka lagun bertaratu ziren saiora.
