Etxera jantokian afariak emango dituzte datozen hiru festa egunetan

Nerea Uranga

Etxera jantokiko boluntarioak. (Andoni Elduaien)

Bihar, etzi eta etzidamu izango da jantokia zabalduta, 20:00etatik aurrera, Azoka Plazan.

Etxera jantokia afaritarako zabalik izango da datozen hiru festa egunetan. Azoka Plazan jarriko dute aurten ere jantokia, eta bihar, San Inazio bezpera, zabalduko dute, 20:00etan. San Inazio egunean eta San Inazio bigarrenean ere irekita izango da, ordu horretatik aurrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide