Su festek argitu dute Azpeitiko zerua

Andoni Elduaien 2026ko uztailaren 31

Pirotecnia Pablok atzo eskaini zuen atzo su ikuskizuna. Gaur ere etxe horretakoek botako dituzte suak Izarraizko Atetik, 23:00etan hasita.

Pirotecnia Pablo etxearen eskutik, Azpeitia gaineko zerua haien suek argitu zuten bart. San Inazio bezpera izanik, su artifizialen lehen hitzordua izan zen atzokoa, eta hitzartuta bezala, 23:00etan puntu-puntuan hasi zen ikuskizuna Izarraizko Atean. Ohi bezala, ikusmina piztu zuen herritarren eta saninazioez gozatzera Azpeitira iritsitakoen artean.

Gaur izango da aurtengo bigarren eta azken ikuskizuna. Gaurko saioa ere 23:00etan hasiko da, eta atzo bezala, Pirotecnia Pablo arduratuko da zerua koloreztatzeaz. Atzokoarekin alderatuta, hainbat berritasun txertatuko dituzte haiek gaurko ikuskizunean. 

(Argazkiak: Julene Frantzesena)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide