San Inazio egunez, urteroko ekitaldiak egin dituzte goiz-eguerdi partean, baina arratsaldean ere izan da zertaz gozatua. Hain zuzen ere, 17:00etan hasita, haurrei zuzendutako Holi hauts festa izan da, Matxinada plazan. Festa horretan parte hartu duten haurrek eta helduek goitik behera haustuta amaitu dute hitzordua. Ondoren, 17:30etik aurrera, Lopene ganadutegiko zezen txikiak ibili dira, Done Jakue kaleko plazatxoan.
Geroago, 18:30ean, jendetza bildu duen dantza ikuskizuna izan da herriko plazan: hain zuzen ere, Alurr dantza taldeak Hamaikua ikuskizuna eskaini du. Era berean, ordu berean hasi da zezen plazan San Inazio eguneko zezenketa. Emilio de Justo, Borja Jimenez eta Victor Hernandez toreatzaileek Murteira Grave ganadutegiko zezenak toreatu dituzte. Hitzordu horri ekin aurretik, baina, zezenketen aurkako elkarretaratzea egin dute hainbat lagunek, zezen plazaren atarian. Era berean, udalak eta Azpeitiko zezenzale batzordeak emandako iazko sariak ere banatu dituzte: Murteira Grave ganadutegiak jaso du iazko ganadutegi onenaren saria, eta Borja Jimenezek toreatzaile onenarena. 19:00etan, berriz, Oria txarangak alaitu ditu herriko kaleak, eta poteo musikatua izan da Burrumbaren eskutik, Alde Zaharrean.
Hona hemen datozen orduetako egunetako hitzordu nagusiak:
Gaur, ostirala, San Inazio eguna
- 20:00. Etxera jantokia, Azoka Plazan.
- 20:30. Parrillada, herriko plazan.
- 21:30. Eskuzko pilota partida profesionalak, Izarraitz pilotalekuan:
- 1. partida: Egiguren V.a-Salaberri II.a eta Alberdi II.a-Aranguren
- 2. partida: Zabala-Zabaleta eta Laso-Iztueta
- 22:00. Leihotikan taldearen kontzertua, Txosnagunean.
- 23:00. Su festa, Pirotecnia Pabloren eskutik, Izarraizko Atean.
- 23:30. Neomak taldearen kontzertua, herriko plazan.
- 00:30. Streetwise taldearen kontzertua, Txosnagunean.
- 02:30. Kontzertua, Txosnagunean.
Bihar, larunbata, San Inazio bigarrena
- 10:00. Azpeitiko Udal Musika Bandaren, Arrasateko gaiteroen eta Izarraitz txistulari taldearen goiz eresia.
- 10:30. Udal ordezkariek ongietorria egingo diete Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariei, Loiolako basilikaren atarian.
- 10:30. Lurraren defentsan makroproiekturik ez! lelopean elkarretaratzea, Loiolan.
- 11:00. Meza nagusia Loiolako basilikan, parrokiako nahiz Julian Barrenetxea abesbatzekin eta Itziar Urbieta organistarekin.
- 11:00. 15. Bakailao Txapelketa, herriko plazan.
- Ondoren, prestatutako bakailaoen dastaketa.
- 12:00. Txerokiak taldearen emanaldia, herriko plazan.
- 12:30. Arno ganadutegiko zezenekin entzierro txikia, Done Jakue kalean.
- 12:30. San Inazio bigarrenez toreatuko dituzten Ana Romero ganadutegiko zezenen aukeraketa, zezen plazan.
- 17:00. Apar festa, Balentina Agirre plazan.
- 17:30. Arno ganadutegiko zezen txikiak, Done Jakue kalean.
- 17:30. Kuadrilla Arteko III. Olinpiadak, Alde Zaharrean.
- 18:30. San Inazio bigarren eguneko zezenketa, zezen plazan.
- Toreatzaileak: Morenito de Aranda, Jesus Enrique Colombo eta Ismael Martin.
- 18:30. Fanfarre Betijai, kalerik kale.
- 19:00. Eraman! Jai Alai elkarteak antolatuta, zesta punta jaialdia, Izarraitz pilotalekuan.
- Emakumeen partida: Gogenola-Lejardi eta Mugartegi-Watkins.
- Gizonen partida: Erkiaga-Atain eta Goixerri-Lekerika.
- 20:00. Etxera jantokia, Azoka Plazan.
- 21:30. Iratzar taldearen erromeria, Olazko Amaren plazan.
- 22:00. Tapia eta Leturia, Txosnagunean.
- 22:30. Harrobi Dantza Betikalaren eskutik, Geure(r)a ikuskizuna, herriko plazan.
- 23:30. Los Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua, herriko plazan.
- 01:00. Hazas taldea, Txosnagunean.
- 02:30. Kaparrak taldea, Txosnagunean.
Etzi, igandea, San Inazio hirugarrena
- 06:00. Incansables txaranga, kalerik kale.
- 07:00. Marques de Saka ganadutegiko bigantxak 16 urtetik gorakoentzat, Done Jakue kalean.