San Inazio bigarrenez ohikoa den gisan, erakundeetako ordezkariak Loiolan bildu diren bitartean, Bakailao Txapelketa jokatu dute plazan. Hamabosgarren aldiz egin dute lehia, eta epaimahaiaren iritziz, Ainhoa Olazabalek eta Ander Urbietak prestatutako bakailaoa izan da onena; beraz, haiek jantzi dute aurtengo txapela.
Bigarren postuan, Aitor Expositok eta Janire Alkortak prestatutako bakailaoa sailkatu da, eta hirugarren, berriz, Mila Urangak eta Josu Mantzisidorrek prestatutakoa. Elkarte onenaren saria, bestalde, Izarraitz Txokok eskuratu du; Ignacio eta Iñigo izan dira soziedade horren ordezkariak. Ondoren, hala nahi dutenek lehiaketan parte hartu duten bakailaoen dastaketa egin dute.
Bien bitartean, Txerokiak taldeak emanaldia eskaini du plazan, eta 12:30ean, Arno ganadutegiko zezenekin entzierro txikia egin dute, Done Jakue kalean.
Arratsaldean ere jarraituko du festak. Hona hemen egitaraua:
Gaur, larunbata, San Inazio bigarrena
- 17:00. Apar festa, Balentina Agirre plazan.
- 17:30. Arno ganadutegiko zezen txikiak, Done Jakue kalean.
- 17:30. Kuadrilla Arteko III. Olinpiadak, Alde Zaharrean.
- 18:30. San Inazio bigarren eguneko zezenketa, zezen plazan.
- Toreatzaileak: Morenito de Aranda, Jesus Enrique Colombo eta Ismael Martin.
- 18:30. Fanfarre Betijai, kalerik kale.
- 19:00. Eraman! Jai Alai elkarteak antolatuta, zesta punta jaialdia, Izarraitz pilotalekuan.
- Emakumeen partida: Gogenola-Lejardi eta Mugartegi-Watkins.
- Gizonen partida: Erkiaga-Atain eta Goixerri-Lekerika.
- 20:00. Etxera jantokia, Azoka Plazan.
- 21:30. Iratzar taldearen erromeria, Olazko Amaren plazan.
- 22:00. Tapia eta Leturia, Txosnagunean.
- 22:30. Harrobi Dantza Betikalaren eskutik, Geure(r)a ikuskizuna, herriko plazan.
- 23:30. Los Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua, herriko plazan.
- 01:00. Hazas taldea, Txosnagunean.
- 02:30. Kaparrak taldea, Txosnagunean.
Etzi, igandea, San Inazio hirugarrena
- 06:00. Incansables txaranga, kalerik kale.
- 07:00. Marques de Saka ganadutegiko bigantxak 16 urtetik gorakoentzat, Done Jakue kalean.