Santio eta saninazio jaietan zabalik izan da Gukaren tonbola, eta berez, gaur goizaldera arte zabalik egotekoa zen arren, jaiak baino lehen amaitu dira tonbolako txartel guztiak. Beraz, aurrerantzean tonbolan jokatzeko aukerarik ez da izango.
Gainera, arratsaldean bertan egin dute zozketa: ordenagailu eramangarri bat eta bi asteburu pasa zozkatu ditu Gukak. Hauek dira zenbaki sarituak:
1. saria: ordenagailu eramangarria
Zenbaki saritua: 15.796
Ordezkoa: 6.217
2. saria: asteburu pasa, Halconen eskutik
Zenbaki saritua: 18.675
Ordezkoa: 10.309
3. saria: asteburu pasa, Azulmarinoren eskutik
Zenbaki saritua: 14.892
Ordezkoa: 2.381
Zenbaki horien jabeek Gukarekin harremanetan jarri beharko dute sariak jasotzeko.
Irailean sariak jasotzeko aukera
Tonbolako bestelako sariak jaso gabe gelditu direnek irailean ere izango dute horiek jasotzeko aukera. Hain zuzen ere, iraileko lehen bi asteetan eskuratu ahalko dira, Gukaren Azpeitiko egoitzan, Dinamoa sormen gunean.
Gainera, tonbolako zenbait sarirekin arazoak izan dira azken egunean, eta horregatik sariak unean bertan jaso gabe gelditu dira zenbait herritar. Gorabehera horiek ere irailean konponduko ditu Gukak.