Kontzertu jendetsuekin, agur saninazioei

Andoni Elduaien

Jendez leporaino bete da herria Tapia eta Leturia, Los Zopilotes Txirriaos eta Kaparrak entzuteko, besteak beste. Horrenbestez, musika eta festa artean, datorren urtera arte agurtu dituzte saninazioak Azpeitian. 

San Inazio jaietan murgilduta izan dira egunotan Azpeitian, eta atzo, larunbata, izan zuten festetako azken eguna. Egunean zehar askotariko ekitaldiak izan ziren, eta, gauean, jendez leporaino bete zen herria kontzertuak ikusteko. 22:00etan, Tapia eta Leturiak emenaldia eskaini zuten Txosnagunean. 23:30ean, berriz, plaza txiki gelditu zen Los Zopilotes Txirriaos taldearen zuzenekoan. Eta, azkenik, 02:30ean, Kaparraken ikuskizuna izan zen Txosnagunean.

Horiek izan ziren emanaldirik jendetsuenak, nahiz eta festetako menuan osagai gehiago ere izan ziren. Horrenbestez, musika eta festa artean, datorren urtera arte agurtu dituzte saninazioak Azpeitian. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide