Lagun Onakeko gizonen lehen taldeak gaur jokatu behar zuen denboraldi aurreko lagunarteko lehen partida, baina ez da hala izango. Izan ere, Pasaiako taldeak neurketa ez jokatzea eskatu du, eguzki eklipsea dela eta. 19:30ean hasita, Garmendipen jokatu behar zuten neurketa bi taldeek, baina bertan behera utzi dute hitzordua.
Hori horrela izanik, datorren asteazkenean, hilaren 19an, jokatuko dute estreinako partida Jose Luis Riberak gidatzen duen taldeko mutilek: Ondarroan izango dute norgehiagoka, Aurreraren aurka, 19:30ean. Gero, abuztuaren 22an Reala Cren kontra ariko dira, Garmendipen (11:00), Ugaitz Kerejetaren oroimenezkoan; eta hilaren 29an ere etxean jardungo dute (11:00), Beasain aurkari dutela.