Azpeitiko musika taldeen ekimenez, Kriston Burrundaie musika jaialdia ospatuko dute larunbatean Azpeitian aurrenekoz. Kalera aterako dute musika, baita zenbait aldarri ere, baina batez ere herriko taldeen arteko harremana indartzea eta eszena antikomertziala sustatzea dute xede. Kriston Burrundaiek talde berriei oholtzara ateratzeko aukera ere eman die. Horietako bat da Ele musika taldea. Musikari antolatzaileekin eta Eleko musikarien adierazpenekin osatutako bideoa da hau.