Jone Arriaranek eta German Aranburuk irabazi dute Maruri-Jatabeko dantza solte txapeketa ere

Aitziber Arzallus

Jone Arriaran eta German Aranburu dantzariak, atzo, Maruri-Jataben. (Utzitakoa)

Atzo eguerdian jokatu zuten Maruri-Jatabeko 23. Dantza Solte Txapelketa, eta Azpeitiko bikotea izan zen onena.

Geldiezin jarraitzen dute Jone Arriaran eta German Aranburu dantzari azpeitiarrek. Atzo, larunbata, Maruri-Jatabeko (Bizkaia) 23. Dantza Solte Txapelketan parte hartu zuten, eta parte hartu bakarrik ez, baita irabazi ere. Horrela, denboraldiko enegarren txapelarekin etxeratu zen bikotea. Bigarren Endika Osa eta Ane Jaunarena lezoarrek (Gipuzkoa) egin zuten, eta hirugarren, Amane Uranga tolosarrak (Gipuzkoa) eta Ioritz Iriarte lesakarrak (Nafarroa).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide