Antzerki Topaketen atarian, 'Mikra' lanak hartu du Done Jakue kalea

Julene Frantzesena

Berdinki zirku garaikide konpainiako kideek Done Jakue kaleko plazatxoan eskaini dute emanaldia. Herritar hainbatek gozatu dute antzezpenaz eta akrobaziez.

Urriaren 30ean hasiko dira aurtengo Euskal Antzerki Topaketak, eta hitzordu horren atarian, Mikra antzezlanaz gozatu ahal izan dute herritarrek. Berdinki zirku garaikide konpainiako kideek Done Jakue kaleko plazatxoan eskaini dute emanaldia, dozenaka lagunen aurrean. Ikuskizunean, antzezpena eta akrobaziak, biak uztartu dituzte Irati Gonzalezek eta Koldo Arakistainek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide