Barreterapia saioa egin dute Ekoetxean

Ihintza Elustondo

Asteklimaren barruan, barreterapia tailerra egin dute Ekoetxean, Manex Beristainek gidatuta. Itsasoa zure barruan hasten da izenburupean gauzatu dute saioa, eta hainbat herritar bertaratu dira. 

Asteklima, Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da urriaren 16tik 25era bitartekoa, eta aste horrekin bat eginez, naturaren, biodibertsitatearen eta klima aldaketaren inguruko hainbat ekintza izango dira Azpeitian, Zure aztarna keinu bakoitzean hasten da lelopean. Klima aldaketaren inguruko kontzientziazioa sustatzea eta ingurumenaren zaintzan herritarren inplikazioa indartzea dira egitasmo horren helburuak.

Hain zuzen ere, atzo, larunbatez, egin zuten egitarauaren barruko lehen ekintza, Ekoetxean. Zehazki, barreterapia saioa egin zuten, Itsasoa zure barruan hasten da izenburupean. 16:00etan hasi zen umorea ardatz zuen tailerra, Manex Beristain herritarrak gidatuta, eta hainbat herritar bertaratu ziren. 

(Argazkiak: Ekoetxea)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide