Asteburuan hasiko dira 44. Euskal Antzerki Topaketak, eta egitasmoak irauten duen bitartean ez da zinema emanaldirik izango Soreasu antzokian. Desobedienteak 18/98 obrarekin hasiko dira aurtengo topaketak, ostiralean, eta azken emanaldia azaroaren 22an, igandez, izango da: Ama begira zazu antzezlanarekin.