Azaroaren 1a da gaur, Santu Guztien Eguna, eta ohiturari segida emanaz, hainbat herritar joan dira gaurko egunez Azpeitiko hilerrira. Falta direnak oroitzeko eguna izaten da gaurkoa, eta herritarrek loreak eraman dituzte hilerrira. Horren erakusle, ohi baino lore gehiago daude gaur hilerrian.