Gukak atal honetan jasoko ditu Gau Beltzari eta Aaroaren 1ari lotutako eduki guztiak.
Gau Beltza ospatzeko jaian parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak

Aitziber Arzallus urr 22 Jaiak

Iazko arrakastaren ondotik, aurten ere, hilaren 31n, Gau Beltza edo Arimen Gaua ospatuko dute herrian: Guraso talde bat ari da jaia antolatzen, udalaren, Juan Antxieta musika eskolaren, Itsasi dantza taldearen eta Bertan merkatari elkartearen laguntzarekin, eta herritarrak jaian parte hartzera gonbidatu dituzte. Bezperan, ostiral arratsaldean, mozorroak prestatzeko eta kalabazak husteko tailerra egingo dute, Sanjuandegin.