Azaroaren 11ko greba orokorrerako antolatzeko eta lanak banatzeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak asanblada egin zuen joan den ostiralean. Horrez gainera, datorren asterako Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren asanbladaren hitzordua jakinarazi dute: Azpeitian, azaroaren 6an, ostiralean, 18:00etan egingo dute, Azoka plazako aretoan.
Bestalde, ELA, LAB, ESK zein Steilas sindikatuek eta Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek deituta, etxebizitza eskubidearen alde egingo duten azaroaren 11ko grebari lotutako komitea eratuko dute datorren asteartean, hilaren 3an, Azpeitian. Azoka Plazako goiko solairuko aretoan elkartuko dira 18:00etan, eta herriko eragileek nahiz norbanakoek ekarpenak egiteko aukera izango dute han.