Eusko Jaurlaritzak gobernu bilera egin du gaur, eta Segurtasun sailaren barruan hainbat izendapen onartu ditu: batetik, Nerea Aldai azpeitiarrak Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologiako zuzendaritza kargua hartu du, eta bestetik Jesus Arana azpeitiarra eta Zarauzko bizilaguna Euskalmeteko zuzendari nagusi izendatu dute.
Azpeitiko Udalean EAJ alderdiaren zinegotzia da Aldai, eta azken urtebetean, Eusko Jaurlaritzaren Joko eta Ikuskizunen zuzendari postua bete du hark —Juan Carlos Medinak hartu du haren postua gaur—. Era berean, Joseba Zorrillak Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaritza kargua utzi ondoren hartu du azpeitiarrak bere lekua.
Bestalde, Jose Antonio Arandak erretiroa hartu duelako izendatu dute Arana Euskalmeteko zuzendari. Zarauzko Udaleko Ekonomia eta Ogasun nahiz Gizarte Politiketako zinegotzia da hura indarrean den agintaldian, EAJren udal gobernuan.