Eguraldi tristea egin zuen atzo, larunbata, baina lasaotarrak ez ziren etxean gelditu, eta sanmartinak ospatzeko hainbat ekitaldi egin zituzten. 11:00etan, meza izan zen auzoko elizan, eta, ondoren, adinekoek hamaiketakoa egin zuten auzoko lokalean, Itzeder eta Txibilter trikitilarien konpainian.
Eguerdi patean, haur eta gaztetxoentzako ekintzak izan ziren, eta 15:30ean, auzotarren mus txapelketa jokatu zuten. Iluntzean egin zuten bertso afariarekin borobildu zuten festa. Andoni Egaña eta Amets Arzallus aritu ziren kantuan, eta Itzeder eta Txibilter trikitilariek lagundu zioten kantuari doinua jartzen.
(Argazkiak: Ihintza Elustondo eta utzitakoak)