Sansebastianak 2027

Urtarrilaren 12an, 13an eta 14an izango dira danborradako entseguak

Nerea Uranga

Helduen danborradako entsegu bat, Izarraitz pilotalekuan. (Nerea Uranga)

Umeek eta helduek hiruna entsegu egingo dituzte: asteartez, asteazkenez eta ostegunez, Izarraitz pilotalekuan. Datorren urtean, gainera, hiru talde berri gehituko dira helduen danborradako entseguetara.

Dagoeneko erabaki dituzte helduen nahiz haurren danborradetako entseguak noiz izango diren. Urtarrilaren 12an, 13an eta  14an egingo dituzte entseguak, ohi bezala Izarraitz pilotalekuan denak.

Helduek eta umeek danborradako hiruna entsegu egingo dituzte: asteartez, asteazkenez eta ostegunez. Umeenak 16:00etan hasita izango dira, eta helduenak 21:00etan hasita. Entsegu horietako batzuetan Udal Musika Bandak zuzenean joko ditu danborradako piezak.

Datorren urteko danborradan, gainera, hiru talde berri batuko dira San Sebastian bezperako danborradara: Udal Euskaltegia, Bertan merkatari elkartea eta Santiyo taldea. Horiek gehituta 36 taldek parte hartuko dute helduen danbor desfilean. Ondorioz, herriko plazako espazio faltari erantzuteko, San Sebastian bezperako danborrada bi multzotan banatuko da, baina ibilbidea mantendu egingo dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide