Hedabide honek azken hogei urteetako tenperaturen eta prezipitazioen datuak eskuratu ditu, baita Ibai-Eder urtegiaren datuak ere, eta hortik abiatuta, hainbat grafiko osatu ditu. Uraren kudeaketan jarri du fokua, eta adituekin hitz egin du, grafikoetan ageri dena, eta ageri ez dena, hobeto ulertzeko. Grafikoak eta horien atzean dauden datuen lanketaTokimomeko hedabideekin elkarlanean egin da.
Ingurumena: uraren kudeaketa
Ane Zabaleta: "Ezin dugu tenperatura erabaki, baina bai zer landatu lurraldean"

Onintza Lete Arrieta 2023 aza 22 Azpeitia

Urtegien eta ur-hartuneen inguruak babestu eta egoki kudeatu behar direla azaldu du geologo zumaiarrak, tenperaturak igotzearen ondorioz ura gutxitzen ari delako, urtegietan nabaritu ez arren.