« 1 »

Eskela

Acacio Valentín Cárdaba

-Goian bego-

Gaur hil da, 92 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren.

Irribarre batekin gogoratuko zaitugu beti, txisteak kontatzen, eta poemak errezitatzen. Zure marrazki guztiak, karta partidak, gutunak eta irribarrea gordeko ditugu. Energia eta onezia zara, Aitona. Eskerrik asko guztiagatik!

Bere emaztea: Valentina Cáceres; seme-alabak: Amancio eta Mª Jesús, Marino eta Mila, Santiago eta Yolanda; bilobak: Verónica eta Albert, Eider eta Irati, Amaia, Nerea eta Ibai, Sergio; birbilobak: Roc, Aran, Jare, Gaia, Aiur; anai-arrebak, ezkon-anai-arrebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak.

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR, OSTIRALA, arratsaldeko ZAZPIETAN, ANDRA MARI ZERURATZEA parroki elizan egingo den hiletara. Eskerrik asko aldez aurretik.

Zarautzen, 2025eko irailaren 25ean

OHARRA: Hilbeila SANTA ANA EGOITZAKO TANATORIOAN egongo da bihar, ostirala, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era.

Eskela

Eskela jarri nahi izanez gero, Azpeitia Gukaren 943-15 03 58 telefonora deitu, azpeitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo Azpeitia Gukaren bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.