Andoni zara Zumaian
hazia eta hezia,
jarri dezu herrigintzan
ta udalgintzan hazia.
Alaben zaletasuna,
lotura deu berezia,
futbol zelaian jaso deu
zure humore dosia.
Beti eskuzabal hiztun,
taldea degu josia,
zure argazki bilduma
faltan botatzen hasia,
gaurkoan jasoa degu
zu joanan notizia,
orain gure bihotzean
hartuko dezu bizia.
Habanera hau zuretzat Andoni,
June eta Maialenen futboleko lagun eta gurasoak.
Zumaian, 2025eko irailaren 14an
Eskela jarri nahi izanez gero, Azpeitia Gukaren 943-15 03 58 telefonora deitu, azpeitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo Azpeitia Gukaren bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.