Eten da zure arnas haria,
gelditu zaizu bihotza,
San Sebastian bezpera gaua,
kanpoan danborren hotsa,
horma bat aski da bereizteko
bizitza ta heriotza.
Une ta keinu onez beteta
utzi diguzu oroitza,
ta bi aldeen arteko zubi
izango dugu bakoitza.
Labakatar ilobak
Azpeitian-Errezilen, 2023ko urtarrilaren 20an
Eskela jarri nahi izanez gero, Azpeitia Gukaren 943-15 03 58 telefonora deitu, azpeitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo Azpeitia Gukaren bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.