1 2 3

Eskela

Egoitz Albizuri Oruesagasti

-Beti gurekin-

Atzo hil zen, 27 urte zituela.

 

Hire barruan zenbat umore

ta broma huen gordeta

zenbat parranda egin genian

eta zenbat mendi buelta

orain betiko joanagatik

ametsak erdi beteta

hire historiak jarraituko dik

nahiz hik zeharkatu meta

aurrera ere taldeko parte

izango haiz Berroseta

nahi ala nahi ez beti gurekin

eramango haugu eta.

 

Izarraitz lokaleko lagunak

Azkoitian, 2023ko urtarrilaren 9an

Eskela

Eskela jarri nahi izanez gero, Azpeitia Gukaren 943-15 03 58 telefonora deitu, azpeitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo Azpeitia Gukaren bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.