1 2 3 4 5 6

Eskela

Eli Beobide Aranguren

Haurtzaroak elkartu gintuen
Nora zoaz bapatean?
Ordutik hona behar zenean
ondoan beti bidean
hitz egin, entzun, bizi, maitatu
pena ta pozak batzean
begiraba bat gurutzatu ta
ulertzen zaituenean
uztarri lanak eginez beti
norbanakoak lotzean
kuadrillaren aterpe goxoa
ilusioa denean
borrokan inoiz etsi gabea
bere indar ta kemenean
laguna hitza gorpuzten baita
Eli izenez janztean

MAITE ZAITUEN KUADRILLAK

Azpeitian, 2021eko martxoaren 5ean

Eskela

Eskela jarri nahi izanez gero, Azpeitia Gukaren 943-15 03 58 telefonora deitu, azpeitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo Azpeitia Gukaren bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.