« 1 2

1. Urteurrena

Ignacio Etxaniz Uranga

(Miren Saldiasen alarguna)

2021eko uztailaren 22an hil zen, 90 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.

URTEBETE IGARO DA
JOAN ZINENETIK
ETA UTZITAKO HUTSUNEA
BETE EZINA DA.

BAINA ZURE IRRIBARREA ETA MAITASUNAk
NIREKIN JARRAITZEN DUTE.

BIHOTZEAN DAGOENA EZ DA INOIZ HILTZEN.

ZURE ALABA ETA SENDIAK.

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela DATORREN IGANDEAN, hilak 24, eguerdiko HAMABI ETA ERDIETAN Azpeitiko SOREASUKO SEBASTIAN DONEAREN parroki elizan egingo den urteurreneko mezara. Aldez aurretik, mila esker.

Azpeitian, 2022ko uztailaren 21ean

Eskela

Eskela jarri nahi izanez gero, Azpeitia Gukaren 943-15 03 58 telefonora deitu, azpeitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo Azpeitia Gukaren bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.