Zazpi negu, zazpi uda
zure faltaren minean
Bizitzak darrai aitzina,
ihesi eskuen artean.
Jaiotzak eta ezkontzak,
hazi gara bitartean.
Zu gogoratuz beti
juntadizo bakoitzean
Jentilerriko harrietan
Loiolako haginpean
Bizirik jarraitzen duzu
indartsu gure bihotzean
Azpeitian, 2026ko irailaren 6an
Eskela jarri nahi izanez gero, Azpeitia Gukaren 943-15 03 58 telefonora deitu, azpeitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo Azpeitia Gukaren bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.