Ezin ahaztu Endaizpe nola
epeltzen zuen egurrak,
zure ogia, karameloak
eta su gaineko hurrak,
"Txalo pin txalo" kantatuz dantzan
zure bi esku ahurrak,
mende oso batek zure azalean
ehundutako ximurrak...
Azken arnasak nahiz ez dakartzan
sarri sentipen xamurrak,
une goxoen zaporea du
gure arteko agurrak:
muxu handi bat, ikusi arte
goxo har zaitzala lurrak.
Zure bilobak eta birbilobak.
Azpeitian, 2026ko urtarrilaren 21ean
Eskela jarri nahi izanez gero, Azpeitia Gukaren 943-15 03 58 telefonora deitu, azpeitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo Azpeitia Gukaren bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.