2026ko azaroaren 19an hil zen, Caracasen, 89 urte zituela.
Urteak igaro dira,
hemendikan joan zinela
Euskal Herriko hotzetik,
epel dago Venezuela.
Jendeari laguntzea
helburutzat zenuela,
orain arte lan horretan
ez zara izan motela.
Zuri agurra emateko
hemen bilduta gaudela,
asko ematen duenak
zerbait jasotzen duela.
Urrun dagoena ere
pila bat maitatzen dela,
etxekoen bihotzean
beti egongo zarela.
Venezuelako lurrak gozo har zaitzala.
Zure familia: anaia, koinatak, ilobak eta gainerako ahaideak.
Azpeitian, 2026ko azaroaren 22an
Eskela jarri nahi izanez gero, Azpeitia Gukaren 943-15 03 58 telefonora deitu, azpeitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo Azpeitia Gukaren bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.