Hain gogoko ta maitea zendun
Izarraizko ikusmira
gaur ere ziur egongo zara
goitik beroni begira
eskopetaren tiroen gisan
joan zera urrutira
lagunen lagun, hizlari fina
ta umorean distira
zure irria ta bizipoza
gurekin gelditu dira.
HIRE KUADRILLAKO LAGUNAK
Azpeitian, 2023ko urtarrilaren 11n
Eskela jarri nahi izanez gero, Azpeitia Gukaren 943-15 03 58 telefonora deitu, azpeitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo Azpeitia Gukaren bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.