Irri ta algara
partxisean jolasten
Ni beti garaile
tranpa batzun ondoren.
Zapi jolasean
abestiak abestuz
Ta soka saltoan
afaria prestatuz.
Zu jostu ta jostu
ni printzesa bihurtu
Momentuz momentu
ta biok barrez lehertu.
Bakarrik geratzen zait
gero arte esatea
Emandako guztia
bihotzez eskertzea.
Zure zain dituzu
atzo joan zirenak
Zuek izango zarete
izarrik disdiratsuenak.
Asko maite zaitut.
Gero arte, izeba.
Jugatz
Azpeitian, 2024ko urriaren 23an
Eskela jarri nahi izanez gero, Azpeitia Gukaren 943-15 03 58 telefonora deitu, azpeitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo Azpeitia Gukaren bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.