Hiru urte pasa dira
gugandik joan zinela,
hegaka hasi baitzinen
tximeleta bat bezela,
bukatu baitzen zuretzat
bizi hontako nobela,
hartaz geroztik daukagu
begi tartea umela,
ez baigenuen pentsatu
izango zenik horrela,
halere gurekin zaude
gertatua gertatzen dela,
zerumugara begira
ikusgai zure itzela,
gure bihotzean dugu
zure irripar epela.
Kortaberriko sendia
Azpeitian, 2026ko irailaren 17an
Eskela jarri nahi izanez gero, Azpeitia Gukaren 943-15 03 58 telefonora deitu, azpeitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo Azpeitia Gukaren bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.